Musika

badok

2020.07.21

badok

Assataren “Egologista” bideoklipa estreinatu dugu

Assata taldeak Dantzatu, madarikatuok! iaz argitaratutako diskotik ateratako bideoklip berria plazaratu du. “Egologista” da bigarren single gisa aukeratutako kantua eta gaur estreinatu dugu BADOK atarian. Arrasateko boskoteak berak zuzendu du bideoklipa, Josu Txintxurreta eta Unai Bergararen laguntzarekin, eta Oihan Zubizarretak egin ditu aktore lanak. “Gizon zuri famatu aseezinaren” kritika egiten du abestiak, “bera da gertakaria, bera da zioa, bera da egologista”.

Assataren lehen diskoak funk, pop, soul, elektronika edota punk erritmo eta doinuak nahasten ditu, bizi garen sistemaren eta botere harremanen inguruko hitz zorrotzekin ondua. Bost taldekideetako hiru Anger taldean aritu ziren lehenago.

ETIKETAK:AssataJosu TxintxurretaOihan ZubizarretaUnai Bergara