Musika

badok

2025.11.11

badok

Badok-en entzungai dira Durangoko Azokako berritasunak

Musika nobedadeen panela, 2024ko Durangoko Azokan.

Musika nobedadeen panela, 2024ko Durangoko Azokan. OSKAR MATXIN EDESA

Lehen kolpean 23 kantu berri bildu ditu BADOK atariak 60. Durangoko Azokarako atondu duen nobedadeen zerrendan. Eta lehen begiratutik igarri daiteke uztaren aniztasuna. Hor entzun litezke, besteren artean Mauriziak pandero eta ahots hutsez kantaturiko Gure aitak amari, Monsieur leCrêpe-ren Handsome Izzy rap zirimola, Bele-ren Akuilua Rhythm & bluesa, Esanezin-en Betiko Martxa pop intimista, Merina Gris-en Tesla bat sutan elektronika rockeroa, AimarZ-ren Ezezagunak pop elektronikoa edota Mihise-ren Dena eman rock indartsua.

Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da, aurten 60. urtemuga betez, gainera. Ordura arte aldika-aldika kantu berrien sortak igoko ditugu BADOK-ek atonduriko zerrendara; azken urtetako kopurieu erreparatuz gero 150 berritasunetik gora izango dira aurtengoan ere, eta guztiak entzun ahal izango dira bai BADOK-en, eta baita Landako gunean bozgorailuetatik ere Azokak irauten duen bitartean. Ez hori bakarrik, QR panelak erabiliz BADOKeko atarirako sarbidea izango dute bertaraturikoek.

Entzun eta goxa!

ETIKETAK:60. Durangoko AzokaBadokNobedadeen zerrenda