Musika

badok

2017.09.28

badok

Banden Lehian izena emateko epea zabalik da

Azkue Fundazioak Banden Lehia antolatu du bederatzigarren urtez eta bertan parte hartzeko epea zabaldu du dagoeneko. Urriaren 22a bitartean eman ahal izango da izena lehiaketan. Ondoren, jendeak botoa emateko aukera zabalduko da eta babes handien lortzen duena azaroaren 24ko finalerako sailkatuko da. Beste hiru finalistak epaimahai batek erabakiko ditu. Aurreko urteetan bezala, talde irabazleak disko bat grabatu eta BBK Live eta EH Sona jaialdietan jotzeko aukera izango du.

Zazkel, Larregi, Eskean Kristö eta Begiz Begi dira Banden Lehia azken urteetan irabazi duten taldeetako batzuk.

Informazio gehiago: www.bandenlehia.eus

ETIKETAK:Azkue FundazioaBaga BigaBanden LehiaBegiz BegiEH SonaEskean KristöLarregiZazkel