Musika

badok

2015.05.05

badok

Bederatzi talde ariko dira Elkar Estudioko sesioetan

ees3

Elkar Estudioa Sesioak 3. aldiko kartela.

Donostiako Elkar estudioa agertoki bilakatuko da maiatzaren 12tik aurrera. Bederatzi taldek parte hartuko dute Elkar Estudio Sesioak izeneko ekimenaren hirugarren urtean. Maiatzaren 12an hasiko dira zuzeneko emanaldien grabaketak eta maiatzaren 22an amaituko dira. Hamaika Telebistak grabatuko ditu zuzeneko horiekk, eta udazkenean emitituko ditu. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, 2 aste hauetan bederatzi sesio grabatuko dira zuzenean. Publiko modura grabaketa eta kontzertua ikusteko aukera izango da; 30 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzean. Informazio guztia hemen:

  • Maiatzak 12: Beñat Igerabide.
  • Maiatzak 13: 22 Metro Koadro.
  • Maiatzak 14: Begiz Begi.
  • Maiatzak 15: Eskean Kristo.
  • Maiatzak 18: Libe.
  • Maiatzak 19:  Joseba B. Lenoir Gang.
  • Maiatzak 20:  Sueder.
  • Maiatzak 21: Perlak.
  • Maiatzak 22: Lou Topet.