Musika

badok

2020.03.16

badok

Berria Aretoa: Jon Basaguren

Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, Berria egunkariak sortzaileen etxeetan sartu nahi du, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko; sofatik mundura. Diziplina guztietako sortzaileek hartuko dute parte emanaldietan, egunero, 10:00etan eta 18:00etan. Lehen saioan, Jon Basaguren musikariak (Izaki Gardenak), etxeko sofatik, kontzertua eskaini digu. Lau abesti jo ditu gitarra akustikoarekin: “Dena oskol”, “Burdin jantzia”, “Baleak” eta “Etorkizuna”.

ETIKETAK:BerriaIzaki GardenakJon BasagurenKoronabirusa