Musika

badok

2019.02.04

badok

‘Beude’ kontzertu sorta iragarri du Berri Txarrak-ek

Otsailean eta martxoan Euskal Herriko hainbat areto txiki eta gaztetxetan joko du Berri Txarrak taldeak. Hamabi kontzertu eskainiko ditu Ikusi Arte Tour biraren barruan. Kontzertu sorta honi Infrasoinuak diskoan jasotako “Beude” esker oneko abestiaren izenburua ipini dio. Honako hauek dira gaur iragarri dituen datak eta lekuak:

  • otsailak 15, Gernikako Astra
  • otsailak 19: Kafe Antzokia (Bilbo)
  • otsailak 20: Kafe Antzokia (Bilbo)
  • otsailak 21: Sanagustin kulturgunea (Azpeitia)
  • otsailak 23: Frontoia (Lekunberri)
  • otsailak 24: Gaztetxea (Ibarra)
  • martxoak 9: Plateruena (Durango)
  • martxoak 10: Plateruena (Durango)
  • martxoak 18: Beikozini (Ondarroa)
  • martxoak 19: Jimmy Jazz (Gasteiz)
  • martxoak 27: Gaztetxea (Altsasu)
  • apirilak 4: Ttattola (Hazparne)

Taldeak azaldu duenez, kontzertuotarako sarrerak tokian tokiko txarteldegietan jarriko dira salgai otsailaren 5ean, 17:00etatik aurrera. Interneten ez da sarrerarik salduko.

Bestalde, Ikusi Arte biraren data eta xehetasun guztiak otsailaren 14an emango ditu Berri Txarrak-ek, prentsaurreko baten bidez.

ETIKETAK:Berri Txarrak