Musika

Julen Azpitarte

2018.11.18

Julen Azpitarte

Disko kritika: ‘Lurzoru hotzetik’ (Arrotzak)

Arrotzak berria

Euskal Herriko punk-rock talderik interesgarrienetako bat bueltan da, iraupen luzeko bigarren lana tarteko. 2016an, estreinako kasetea argitaratu zuen, zeina urte horretako ezusteko atsegina bihurtu zen. Bada, oraingoan, hirukote formatuan dator, eta euskararen presentziak gora egin du. Proposamena antzekoa da, punk-rock melodikoa, kutsu malenkoniatsurekin eta lanbrotsuarekin jantzita, bai eta amorru puntu nabarmenarekin ere. Hortaz, eraginak bere horretan mantentzen dira, baina soinua landuagoa da, finagoa. Kantu itsaskorrak dira, baxu gordin, bateria basati, ahots melodiko eta gitarra garratzekin osatuak. Horren erakusle, diskoari izenburua ematen dion kantua da. Masa itzaltsu horretatik, pop joera nabarmena erakusteko gaitasuna ere badu bandak, esaterako, Garai berri bat” doinua.

.

ETIKETAK:ArrotzakDisko KritikakDiskoak