Musika

Disko kritika: ‘Moonshinerds’ (Moonshinerds)

Captura de pantalla 2019-10-09 a las 06.41.35

Deserturik bada Durangon, eta gaur egun alkohola legala da. Moonshinerds laukoak denboran landuriko doinuak aurkeztu ditu. Estreinako lan laburrak lau abesti ditu; bi ingelesez eta beste bi euskaraz. AEBetan jaio zen Joseba Idigoras abeslari eta gitarrista, eta bi hizkuntzak menderatzen ditu. Hango rocka eta stonerra gustuko dute, hemen bizi badira ere. Izerditsuak dira lau kantuak, errepide galduetan entzutekoak. Adibide dira “I loser”, bateria bizkorrarekin bukatzen dena; eta “American hero”, jatorriarekin berriz lotura egiten duena. Alaiena eta ibiltariena da “Pentsatzen” entzungarria, eta rock gogorrera lerratzen da “Adarrak ukabilak bihurtuz”. Azpimarratzekoa da Martin L. Guevararekin (Capsula) lortu duten soinu profesionala.

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakMoonshinerds