Musika

badok

2025.06.27

badok

EHZko gaurko eta biharkoak ‘Esnaerak’ podcastean

Atzo hasi zen aurtengo Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia Nafarroa Behereko Arberatze Zilhekoa herrian, eta bihar arte iraungo du, aski egitarau zabalarekin. BADOK musika atariak gaurko (ekainak 28, larunbata) eta biharko (ekainak 29, igandea) egitarauak aletu editu EHZ-Esnaerak izeneko podcast banatan. Bi podcast horien bitartez bertaraturikoei iratzargailu musikala jartzeaz gain, jaialdiko egitarauaren berri eman nahi da, euskal taldeen kantuak jarriz eta azalpenak emanez.

Horrez gain, Naxker taldeko Karmele Gurbindo eta Kaskezur taldeko Jon Minde elkarrizketatu dituzte gaurko saiorako, eta Anje Duhalde (Errobirekin ariko baita) eta Allande Etxeberri EHZko antolakuntzako kidea igandekorako. Batez ere egitarauaren osaketan aritu da buru-belarri Etxeberri.

Bi saioak Gorka Erostarbe BADOKeko kazetariak gidatu ditu, eta teknikari lanetan Lara Madinabeitia eta Garazi Karrera aritu dira.

Honatx bi podcast saioak entzuteko aukera ematen duten estekak:

Larunbateko Esnaera

Igandeko Esnaera

 

ETIKETAK:EHZ 2025Esnaerak podcasta