Musika

badok

2016.01.25

badok

Euskal raparen Biltzarra martxan

Euskal Herriko hip hop-soul-reggae soinuak bultzatzeko asmoarekin Biltzarra izeneko ekimena martxan jarri du Euskal Hip Hop Herria atariak. Proiektuaren izenak ondo laburbiltzen du haren mamia: leku ezberdinetako kantariak batuko dituzte ekimenerako propio sortutako kantu bat abestu dezaten. Kanta bakoitzarekin bideo bat grabatuko dute, zeinean elkarri txanda hartuz abestuko duten kamerari begira.

Biltzarraren lehen emaitzak Gatom, Aneguria eta Markes Iraizoz rap abeslariak bat ditu.

GatomBermeoko raperoa, 2008n hasi zen lehenengo grabaketekin eta geroztik lau lan argitaratu ditu, azkena Esnea, Hil, Gazta, Tiro, Pum (2015).

Aneguria aka La kieta: Bilbo ordezkatzen duen emakume polifazetikoa, aurretiaz Lapiko Klika eta La Dolçe Rima taldeetako kide izandakoa. Gaur egun, La Basurekin zuzenekoetan aritzeaz gain “Eskina Femenina” proiektuko sortzailea da. Lan berria prestatzen ari da.

Markes Iraizoz: Gasteizko Kodigo Norte taldeko partaidea. Taldearen bost lanetan eta hiru bideoklipetan parte hartu du, eta Sorkun, Green Valley, Junior Reid, Gasteiz Big Band, Bad Sound System…bezalako artistekin lan egin du. Bere kabuz bi lan argitaratu ditu, azkenekoa Musicamina (2015), Elfer ekoizlearekin batera.

https://soundcloud.com/m-438

ETIKETAK:Euskal Hip Hop HerriaGatom