Musika

badok

2022.10.28

badok

Gatibuk Miribillan aurkeztuko du disko berria

Gatibu taldeak bere hogeigarren urteurrena ospatu nahi zuen 2020an, Bilboko Miribilla aretoan kontzertu berezi bat emanez. Pandemiak saioa bertan behera uztera behartu zituen, eta iazko azaroan moldatu zuten kontzertu berezi hori, Barakaldoko BECen (Bizkaia). Hala ere, Miribillako arantza kentzeko asmoz, han aurkeztuko dute EH distopikala disko berria, martxoaren 18an.

Gatibu + Edantza

«Zuekin gozatzeko, sentitzeko eta dantzatzeko aukera izango dugu», esan dute. «Ahaire latinoak, tropikalak eta ironiatik landutako abesti umoretsuak» egin dituztela esan dute. Sarrerak azaroaren 4an jarriko dituzte salgai, 11:00etan.

ETIKETAK:Gatibu