Musika

badok

2018.01.26

badok

Gernikako Lekuek jaialdiko egitaraua aurkeztu dute

Gernikako hainbat elkartek elkarlanean antolatzen duten Lekuek jaialdiaren aurtengo ekitaldia martxoaren 3an hasi eta 11n amaituko da, eta ohi duenez, egitarau oparoa eskainiko du. Antolatzaileek ezagutzera eman dute behin-betiko izen zerrenda, eta horien artean hainbat euskal talde daude: Balerdi Balerdi, Glaukoma, Anita Parker, Rukula, MICE, Sustrajah Band, Legen Beltza, Kokein, Etorkizun Beltza, Hemendio, IbonRG…

Aipatutakoez gain, beste hainbat talde eta bakarlari izango dira Gernikan: Nudozurdo, The Reverend Shawn Amos, Niño de Elche, El Inquilino Comunista, Juantxo Skalari & La Rude Band, The Riff Truckers…

Lekuek behin betikoa

Kontzertuez gain, erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta beste hainbat osagai bilduko ditu Lekuek jaialdiak. Bonoak jada jarriko dituzte salgai.

Informazio gehiago: www.gernikakolekuek.com

ETIKETAK:Anita ParkerBalerdi BalerdiEtorkizun BeltzaGernikako LekuekIbonRGKokeinLegen BeltzaMiceRukulaSustrajah Band