2014.12.18
Oparoa izan da 2014. urtea euskal musikarentzat. Ehundik gora disko eta milatik gora kantu kaleratu dira, eta horien artean ale eder ugari. Osatuko al dugu denon artean 2014ko gogoko euskal kanten zerrenda? Hori da Badok-en proposamena urtea ondo amaitzeko: bakoitzak bere gogoko kanta adierazi, eta aipamen gehien jasotzen dituzten 10 kantekin zerrenda bat osatzea Badok-en.
Nola egin zure gogoko kantaren proposamena? Batetik, Twitterren bidez, #gogokokanta2014 traola erabiliz. Txio batean, kantaren izenburua eta egilea aipatu behar dira aipatutako traolarekin batera. Horrez gain, kantu hori entzuteko esteka bat gehitu nahi baduzu, askoz hobe. Bestetik, Facebook-en bidez Badok Atariaren horman idatzi dezakezu zure hautua. Azkenik, posta elektronikoaren bidez, harremanak@badok.eus helbidera mezu bat bidali dezakezu zure aukera adieraziz, gaian #gogokokanta2014 jarrita.
Zerrenda ahalik eta jende gehienaren artean osatzeko, gonbidatu itzazu lagunak 2014ko gogoko kanta aukeratzera. Proposamenak egiteko epea abenduaren 30era arte egongo da zabalik, eta 31n igoko dugu Badok-era 2014ko gogoko euskal kantuen zerrenda.
Gogoratu aurten argitaratutako kantak Badok-en web orrian edota aplikazioan aurkitu ahal izango dituzula. Hor topatuko duzu euskal musikaren 2014ko uzta. Aukeratu zure gogokoa eta banatu gurekin.
1 IRUZKIN
Aran Arroiabe 14.12.21
“Lanbroan” Berri Txarrak