Musika

badok

2020.05.27

badok

Harpidetu zaitez eta jaso ostiralero BADOKen buletina

Datorren ostiraletik aurrera, BADOK atariaren buletina jasotzeko aukera izango da berriro. Horretarako harpidetu besterik ez duzu egin behar, eta astero-astero euskal musikari buruzko eduki interesgarrienak jasoko dituzu zure posta elektronikoan. Izan ere, argitaratu diren azken abestiak eta bideoak entzun eta ikusteko aukera eskaintzeaz gain, buletinak beste hainbat osagai bildu ditu: aste horretan izandako albisteak, Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak musikariek zuzentzen duten Dunbala podcastaren azken saioa eta musikari bati eskatutako kantu gustukoen zerrenda.

Buletina 1200x630

Hortaz, harpidetu zaitez eta ez galdu Euskal Herrian gaur egun euskaraz egiten den musikaren uhina.

ETIKETAK:BuletinaHarpidetza