Musika

badok

2017.10.18

badok

“Infrasoinuak”, Berri Txarrak-en lan berriaren aurrerapena

Azaroaren 24an argitaratuko du Berri Txarrak taldeak disko berria. Bere estudioko bederatzigarren lana izango da, eta horren aurrerapen gisa diskoari izenburua ematen dion “Infrasoinuak” abestia plazaratu du hirukoteak. Hemen entzun dezakezue.

BUTTERFLY ONA

David Gonzalez + Gorka Urbizu + Galder Izagirre = Berri Txarrak (2017)

Denbora da poligrafo bakarra grabatu zutenetik hiru urtera, Coloradoko (AEB) The Blasting Room estudiora itzuli da hirukotea disko berria grabatzera. Lan hirukoitz hartako Xake-mate kultural bat ekoitzi zuen musikariarekin, Bill Stevensonekin, egin du berriz lan taldeak.

Abenduaren 9an Durangoko Azokan aurkeztuko du Berri Txarrak-ek disko berria, Ahotsenea gunean, 11:00etatik aurrera.

ETIKETAK:Berri TxarrakBill StevensonDavid GonzalezGalder IzagirreGorka UrbizuOnly in Dreams