Musika

badok

2019.04.10

badok

John Berkhout taldearen agurra

Aspaldi ez genuen John Berkhout taldearen berri, ia bi urte zeraman Facebook-en ezer jarri gabe… gaur arte. Bere agurra iragartzeko izan da. “Denak du bere bukaera eta bukaerak beti dakar hasiera berri bat. Urte piloa izan dira musika biziz, elkarbanatuz eta batez ere sentituz eta horretan jarraitu nahi dugu beste modu batera bada ere”, azaldu dute sei taldekideek (Iñigo Goñi, Mikel Alonso, Gartxot Unsain, Eneko Lusar, Ander Lizaso eta Ekain Perez).

Despedida gisa, Mikel Laboaren “Izarren hautsa” abestiaren bertsio bat zabaldu du taldeak, Mirokutana ekoiztetxearen Bihar Dok 13 proiekturako grabatutakoa.

John Berkhout 2012an sortu zen Oiartzunen (Gipuzkoa), eta hrrengo urtean lehen disko homonimoa kaleratu zuen, ingelesez abestutako folk-indie abestiez osatua. 2016an bigarren diskoa argitaratu zuen, Bloo Mind, zeinean hasierako akustikotasuna utzi eta rock eta elektronika doinuetara jo zuen.

ETIKETAK:John BerkhoutMikel LaboaMirokutana