Musika

badok

2022.12.02

badok

‘Kantu eskukadak II’ bilduma argitaratu dute, BADOKen babesarekin

Beñat Rodriguez marrazkilariak ehun euskal talderen ehun kanta ilustratu zituen orain bi urte, eta lan horren segida aurkeztu du gaur, Donostian, Gross garagardotegian. Gaztezulo aldizkariak argitaratu du Olrait Studiok itxuratutako Kantu eskukadak II bilduma. Durangoko Azokan izango da salgai, eta garagardotegi horren garagardoa dastatzeko aukera ere izango dute liburua poltsarekin batera erosten dutenek. Lehen liburuaren edizio berri bat bat ere argitaratu dute.

Kantu eskukadak II

Gaizka Izagirre, Beñat Rodriguez eta Rakel Arenaza ‘Raitx’ musikaria. (Andoni Canellada / Foku)

Proiektuarekin bat egin du BADOKek, eta liburuko ehun kantak jaso ditu zerrenda batean. Liburuaren hasieran dago zerrenda entzuteko QR kodea. Hor daude, besteak beste, J Martina, Merina Gris, Dena, Raitx, Sorkari, Su Ta Gar, Ezpalak, Pleura eta Jousilouli taldeak.

Gaizka Izagirre Gaztezulo-ko zuzendariak euskal sortzaileen lana nabarmendu du aurkezpenean, eta Rodriguezek esan du kanta berriak ezagutu ahala horiek marrazten jarraitzeko asmoa duela aurrerantzean ere.

ETIKETAK:GaztezuloKantu eskukadakOlrait Studio