Musika

badok

2019.06.03

badok

Kobetamendin jotzeko deialdia zabaldu du Ahotseneak

Berri Txarrak taldeak uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin emango duen kontzertuaren aurretik, arratsaldean, euskarazko kultur edukiez betetako egitaraua prestatu dute, eta horren barruan Durangoko Azokako Ahotsenea guneak bere egitarau propioa izango du. Hain zuzen, bi oholtza izango ditu Ahotseneak, Triangelu karpa eta Basoa, eta bertan 8 talde edo bakarlarik jotzeko aukera izango dute. Egitaraua osatzeko deialdia datorren ostegunean, ekainak 6, zabalduko du Ahotseneak, goizeko 9:00etan.  Izena emateko ahotsenea@durangokoazoka.eus helbidera idatzi beharko da.

8780380

Haxotz taldeak iaz Ahotsenean emandako kontzertuaren irudia. (Endika Portillo / Foku)

Talde edo bakarlariak hautatzeko, zenbait irizpide izango dituzte kontuan. Alde batetik, euskaraz abestea, eta bestetik, 2019an diskoa argitaratu izana, edozein delarik formatoa. Bi baldintza horiek betetzen dituzten 8 talde baino gehiagok emango balute izena, beste bi irizpide lehenetsiko lirateke: generoa (emakumez osatutako edo taldean emakumeren bat duten bandak izatea) eta lurraldetasuna. Talde edo bakarlari bakoitzak 30 minutuko kantaldia eskainiko du.

ETIKETAK:AhotseneaBerri Txarrak