Musika

badok

2018.12.10

badok

Lou Olanguari buruzko dokumentalaren trailerra

Igandean, Durangoko Azokaren Irudienea gunearen barruan, Lou Olanguari buruzko dokumentalaren trailerra aurkeztu zuten hiru zuzendariek: Andrea Lopetegik, Izotz Barriok eta Usua Garinek. LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian du izenburu lanak, eta Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslari izandakoaren ibilbidea jasotzen du. Horretarako, artxiboko hainbat bideo eta argazki erabiltzeaz gain, Lou gertutik ezagutu zuten hainbat lagun elkarrizketatu dituzte: Iñigo Muguruza, Mikel Insausti, Dani Ulazia, Mikel Kazalis, Marivi Ibarrola, Garbiñe Ubeda…

Lou Olangua 2013ko urriaren 12an hil zen, 53 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.

LOU afixa

ETIKETAK:Andrea LopetegiDani UlaziaDokumentalakIñigo MuguruzaIzotz BarrioLou OlanguaMikel InsaustiMikel KazalisOK KorralUsua Garin