Musika

badok

2016.04.18

badok

Pagolaren kantuek orkestra lagun izanen dute Baigorrin

Iaz Guk taldearen inguruan osatutako emanaldiak izandako arrakastaren bidetik, Manex Pagola kantu egilearen inguruko ikusgarria antolatu du Basaizea elkarteak datorren larunbaterako Baigorrin, Nafarroaren Egunaren bezperan. Izaiteko libre. Manex Pagolaren oihartzunak emanaldian Pagolak sortutako abestiak molde sinfonikoan emango dituzte Xare Laborategiko Hertz orkestrak eta hainbat kantarik: Aire Ahizpak, Astezkenekoak, Xendarineko Ahizpak, Amaia Riouspeyrous eta Erramun Martikorena. Kantuen orkestrarako moldaketak berriz, Juantxo Zeberio Etxetxipiak eta Jagoba Astiazaranek egin dituzte.

Manex Pagola Nafarroaren Eguna

Datorren larunbatean Baigorriko elizan entzun ahal izango denaren lagin txiki bat ikus daiteke entseguetako batean jasotako bideo honetan.

Emanaldi horren karietara, Manex Pagola elkarrizketatu du Basaizea elkarteak. Azpian duzu elkarrizketaren bideoa, bost zatitan emana.

Berriki, bi liburu argitaratu ditu Manex Pagolak, bere kantagintzarekin lotutakoak: Manex Pagola. Bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015) eta Manex Pagola. 100 kantu.

Manex Pagola

ETIKETAK:Aire AhizpakAmaia RiouspeyrousAstezkenekoakBasaizeaErramun MartikorenaJagoba AstiazaranJuantxo Zeberio EtxetxipiaManex PagolaXendarineko Ahizpak