2016.03.10
Apirilaren 15ean argitaratuko dute Niña Coyote eta Chico Tornadok disko berria, Eate. Usurbilgo Higain estudioan Haritz Harreguy soinu teknikariarekin grabatutako lan horretatik ateratako lehen singlea gaur eman du ezagutzera bikote donostiarrak. “Ariñau” izenburua du eta Belako taldeko Lore Nekane Billelabeitia baxu jotzaileak kolaboratu du ahotsetan.
Diskoaren izenburua euskal mitologiatik dator, hondamendi naturalen jeinua baita Eate.
Niña Coyote eta Chico Tornadoren bira asteburu honetan hasiko da Madrilen. Hauek dira orain arte lotutako kontzertuak:
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA