Musika

badok

2015.09.02

badok

Oskorriren despedidia

Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin. Irailetik azaroa bitartean zortzi emanaldi eskainiko ditu —horietako zazpi Euskal Herrian eta bestea Bartzelonan— eta betiko agur esango die taldeak milaka jarraitzaileei. Kontzertu horietako batzuetarako sarrerak agortu dira dagoeneko.

oskorri

Oskorri taldeko kideak, azken birari ekiteko prest. (Bapo Bapo Produkzioak)

Hauek dira Oskorriren azken zortzi emanaldietako datak:

  • irailak 6: Getxoko Areetako Geltokia plazan, 20:00etan (Folk jaialdiaren barruan). Sarrerak agortu dira.
  • urriak 10: Baionako Lauga kiroldegian, 18:30ean. Sarrerak salgai honako leku hauetan: Elkar-Baiona, Eki-Biarritz, Haurtzaindegi Luma-Ziburu, Leclerc-Urruña, Xuriatea-Hazparne.
  • urriak 17: Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian, 20:00etan (Aitzina Folk jaialdiaren barruan). Sarrerak erosteko hemen
  • urriak 25: Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan. Sarrerak agortu dira.
  • urriak 30: Bartzelonako Centre Artesà Tradicionàrius aretoan, 22:00etan (EH Sona jaialdiaren barruan). Sarrerak erosteko hemen
  • azaroak 7: Iruñeko Baluarte auditorioan, 20:00etan. Sarrerak irailaren 15etik aurrera salgai.
  • azaroak 14: Mauleko Jai-Alai aretoan, 18:30an. Sarrerak irailaren 15etik aurrera salgai.
  • azaroak 22: Bilboko Arriaga antzokian, 12:30etan eta 19:00etan. Sarrerak agortu dira.
ETIKETAK:Oskorri