Fermin Muguruzak musikaren munduan eginiko bidea aitortu zuten, atzo, Donostiako Viktoria Eugenian eginiko ekitaldian. Adarra saria jaso zuen Muguruzak eta Le Bukowski musika klubari eta gaztetxeei eskaini zien saria.... gehiago irakurri
Talde eta bakarlari hasiberriei edota martxan dauden musika proiektuei plaza bat eskaintzeko eta haien lanaren zabalkundean laguntzeko asmoz Arkupehotsak egitasmoa sortu dute Azpeitian (Gipuzkoa). Izena emateko deialdia zabalik da jada.... gehiago irakurri
Mikel Laboa, Ruper Ordorika eta Benito Lertxundiren ostean, Fermin Muguruzak jasoko du Donostiako Udalaren Adarra saria, asteazkenean, eta kontzertua eskainiko du Micaela Chalmeta Big Bandarekin. Musikari eta zinemagileak 2018an estreinatu du nahi 'Black is Beltza' animazioko filma, ahal bada, Zinemaldian.... gehiago irakurri
"Sofa hirukoteak bere lehen diskoaren bidez, bestelako bide bati ekin zion. Berea gauza jostalariagoa baita, groove-a du, flow-a. Swag-a ere bai, zergatik ez. Erritmodun musika da, indartsua, zuzenekoetan izerdia botatzeko egokiagoa etxean barnera begira bakardadean entzuteko baino". (Jon Urzelai).... gehiago irakurri
Aitor Etxebarriak 'Markak' dokumentalerako sortutako musika zuzenean aurkeztuko du gaur Bilboko Kafe Antzokian (22:00etan), beste sei musikariz lagunduta. 1937ko bonbardaketa ardatz hartuta, Gernika arnasberritu bat islatu nahi du bertoko musikariak.... gehiago irakurri
Hamaika urteko ibilbidearen ostean Solte taldeak agur esatea erabaki du. Hala iragarri du gaur ohar baten bidez. Solte Bilboko Santutxu auzoan sortu zen 2006an, eta hiru disko argitaratu ditu urte hauetan. Boskoteak azken kontzertua emango du uztailaren 15ean, Santutxun.... gehiago irakurri
Lur labainkorretan mugitzen da Iker Lauroba bakarkako bigarren disko honetan. Askotan pop estandarretik, besteetan rock leunetik eta batzuetan folketik hurbil dagoen balada sorta da disko honetan topa daitekeena.... gehiago irakurri
36ko gerrari buruzko hamahiru kanta bildu ditu BERRIAk 'Mintzak ahoz goran' diskoan. Datorren aste bukaeran banatuko du, doan, egunkariarekin batera. 'Oroiteria' gunean entzungai dira abendutik bildumako ale denak.... gehiago irakurri
Asteburu honetan aurkeztuko da Mursegoren disko berria, '100% OION'. Lan berezia da Eibarko musikariaren ibilbidean, "Oiongo herritarrekin eta herritarrentzat" egindako diskoa baita, Bidehuts zigiluak azaldu duenez.... gehiago irakurri
Anje Duhaldek eta Igelaren Bandak Errobi eta Izukaitz taldeen abestiak berreskuratuko dituzte, hurrenez hurren, Izar & Star zikloaren barnean. Bihar arituko dira, Bilboko Kafe Antzokian. 70eko hamarkadako folk-rock progresiboa oroitzeko gaua izango da, azken batean.... gehiago irakurri