Musika

badok

2017.06.07

badok

Mursegoren ’100% OION’ disko berriko bi kantu entzungai

Asteburu honetan aurkeztuko da Mursegoren disko berria, 100% OION. Lan berezia da Eibarko musikariaren ibilbidean, “Oiongo herritarrekin eta herritarrentzat” egindako diskoa baita, “elkarbizitza sustatu eta zurrumurruak uxatzeko helburuarekin”, Bidehuts zigiluak azaldu duenez. Bertako bi kantu aurreratu ditu gaur Bidehutsek:

Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programapean, Idoia Zabaletak bitartekari lanak egin ditu eta Oiondar ugarik parte hartu du, hala nola emakume musulmandarrak, jatorri musulmana duten haurrak, herriko abesbatza, musika eskolako irakasle eta ikasleak, auroroak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea… Diskoa Nada Producciones eta Elektrika Grabaketak estudioetan grabatu dute, David Garrido eta Ander Barriuso soinu teknikari lanetan aritu dira eta IbonRG ekoizpenean. Mursegok lagun asko izan ditu ondoan: Aida Torres (Jupiter Jon), Karlos Osinaga Txap (Lisabö), Javi P3z, Mariano Hurtado (Inoren Ero Ni, Anari, Jupiter Jon), Amorante, Harkaitz Cano, Kau Kori Kura, Haritz Lete eta Zaloa Urain (Kokein)…

Diskoa ohiko plataforma digitaletan izango da datozen asteetan eta hilaren bukaeran ale kopuru mugatu bat salgai jarriko du Bidehutsek.

ETIKETAK:AmoranteBidehutsMursego