2015.03.10
Donostiako Koldo Mitxelenako Ganbara aretotik Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera lekualdatu da Rockomikiak: binetak & doinuak erakusketa. Joan den larunbatean, martxoak 7, zabaldu zuten eta maiatzaren 3ra arte bisitatu ahal izango da. Hirinet hedabide digitalak erakusketaren harira egindako erreportaia ikus dezakezue azpian.
Garai bateko kultura herrikoia balioan jartzea da David Zapirainek eta Koldo Almandozek zuzendutako erakusketaren helburua. Zehazki, omiki, fanzine, disko azal, libreto eta bideoklipen bidez erakutsi nahi du “80. eta 90. hamarkadetan rockak eta komikigintzak nola bat egin zuten Euskal Herrian, zein giro kultural sortu zen eta nola nazioarteko giroan tokia egin zuen”.
Ideia horri jarraiki, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak zuri-beltzeko fanzineei koloretako komiki-aldizkariak gehitu dizkio erakusketari, eta musikaren eta komikien berezko bizileku ziren taberna eta espazioak ekarri ditu. Halaber, elkarlana sustatu du eragile izan zirenekin eta egun horrelakoetan dabiltzanekin. Besteak beste TMEO, Sancho el Sabio Fundazioa edo Hala Bedi izan ditu bidelagun egitasmo honetan.
Donostian bezala, erakusketaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen ere: hitzaldiak, kontzertuak, tailerrak… Hona hemen egitaraua: