Musika

badok

2016.11.11

badok

Willis Drummond: jaiotza berri baten kronika (trailerra)

Willis Drummond: jaiotza berri baten kronika izenburuko bideo-erreportajea eskainiko du BADOK atariak datorren astelehenetik aurrera. Urtebeteko geldialdiaren ostean entsegu lokalera itzuli zen Willis Drummond taldea joan den udaberrian, eta irailean disko berria grabatu zuen, Tabula Rasa. Hainbat berritasun dakartza lanak, besteak beste Joseba B. Lenoir gitarristarekin grabatutako lehen diskoa delako. Horrez gain, ekoizle batekin, Burke Reid kanadarrarekin, egin dute lan estrainekoz. Diskoaren osatze prozesuaren eta taldearen egungo egoeraren berri ematen du BADOK atariak eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak elkarlanean ondutako bideo-lanak.

Willis Drummond-ek datorren asteazkenean, hilaren 16an, aurkeztuko du prentsaurrekoan disko berria, eta hiru egun geroago lehen kontzertua eskainiko du Bartzelonan, Razzmatazz 3 aretoan, EH Sona jaialdiaren barruan. Ondoren honako hauek dira oraingoz iragarri dituen emanaldiak:

  • Abenduaren 2an, Durangoko Plateruena kafe antzokian
  • Abenduaren 9an, Bredan (Herbehereak)
  • Abenduaren 10ean, Groningenen (Herbehereak)
  • Abenduaren 11n, Amsterdamen (Herbehereak)
  • Abenduaren 16an, Miarritzeko Atabal aretoan
  • Abenduaren 17an, Espeize-Ündüreinen
  • Abenduaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian (+ Inoren Ero Ni)
  • Urtarrilaren 6an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan
  • Urtarrilaren 13an, Donostiako Antigua auzoan
ETIKETAK:EH SonaHiru DamatxoInoren Ero NiJoseba B. LenoirWillis Drummond