Musika

badok

2019.06.11

badok

Zetak-en lehen abestia aurkeztu du Pello Reparazek

Vendetta desegin zenetik, iazko urtearen amaieran, Zetak proiektu berriari itxura emateko lanean murgilduta ibili da Pello Reparaz. Horren lehen emaitza kalean da jada, “Errepidean” abestiaren bideoklipa zabaldu baitu musikari nafarrak. Zetak-en lehen doinu horretan pop elektroniko eta dantzagarrira jo du Pello Reparazek, Vendettarekin jorratutako bidetik urrunduz.

Oraingoz ez dago Zetak-en lehen diskoaren argitalpen datarik, baina Durangoko Azokan aurkeztu nahiko luke Reparazek. Hortaz, uda osoa Zetak-en abesti berriak ekoizten “eta kontzertu asko ikusten” emango du. Abestietako hitzak “baztertuta edota ezberdin sentitzen den jendearen bizitzari buruzkoak” direla azaldu du Reparazek.

ETIKETAK:Pello ReparazVendettaZetak