Bere ibilbideko lehen diskoa kaleratu du Starblues taldeak, 'Gu geu' izenekoa (Gaztelupeko Hotsak). Zortzi kanta propio bildu dituzte, euskaraz kantatuak, bluesaren ertz ezberdinak azalduz.... gehiago irakurri
121 Krew rap taldeak amaiera eman dio hamasei urteko ibilbideari, disko bikoitza kaleratuz. Kantu berriez osaturik dago 'Mahatsen denbora' eta aurreko diskoetako hainbat abesti bildu dituzte 'Azken afaria' izenekoan. ... gehiago irakurri
Lehen diskoaren proposamena zabaldu eta muturrera eraman du Neighbor bikoak 'Hau' bigarrenarekin, hotsen, ahotsen eta letren konbinaketa jolastia ardatz izanik.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Izeberg Azaleratu ondoren, 'Lurrik ez begi bistan' bigarren diskoa argitaratu du Izeberg taldeak. Ez dira itsu, eta are gutxiago gor. Lau musikariek dute iragana. Rocketik abiatzen dira helmuga jakinik gabe, baina melodiaren garrantzia azpimarratuz.
... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Broken Brothers Brass Band Uda beroa ez ezik, mugitua ere izan da Broken Brothers Brass Band taldekoentzat. "Ildoa landuz" azken diskoa binilo formatuan argitaratu berri dela probestu dugu Ion Celestino tronpeta jolearekin honetaz eta hartaz hitz egiteko.... gehiago irakurri
Miren Narbaizak (Napoka Iria, Perlak, Joseba B. Lenoir Gang...) denbora behar izan du musikari gisa jendaurreko jardunean sentitzen zituen ezinak ulertzeko. Napoka Iria taldea atseden hartzen ari da, baina beste bost proiektutan murgildu da.... gehiago irakurri
Eñaut Elorrietak Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako kontzertu akustikoa eskaini zuen Donostiako Garoa liburudendan, Paperezko Kontzertuak zikloaren barruan. Emanaldiaren bideo osoa ikusgai dago.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Baobabs Will Destroy Your Planet Hegazkina hartu eta itsasoa zeharkatzea erabaki dute euren lehen diskoa grabatzeko. Ez noranahi joateko, gainera. Londreseko Abbey Road estudio mitikoetan ondu du Baobabs Will Destroy Your Planetek bere lehen lana.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Hilotz Hilotz taldeak traba asko gainditu behar izan ditu bere eboluzioa azaleratzeko. Hilabetetako lanaren emaitza da 'Giza ankerkeria' lehen diskoa. Hala ere, Lasarte-Orian sortu eta Tolosan entseatzen duen thrash/death metal bandak urrats sendoa egin du.... gehiago irakurri
Elkarrizketa: Keu Agirretxea Gauza berrien bila abiatu zen Keu Agirretxea Madrilera, eta disko berria eskuetan duela itzuli da handik. Haren ibilbideko hemezortzigarren lana da 'Nomadak eta kofrea', eta kolaborazioz eta estiloz blai dator.... gehiago irakurri