Minutuz minutu, orduz ordu, etengabea izan da Berri Txarraken single berriaren entzunaldi jarioa badok.info atarian. Gaur goizeko bederatzietan, 'Lemak, aingurak' kantua zabaldu zenetik 24 orduetara, 20.200 entzunaldien langa gainditua zegoen.... gehiago irakurri
Gaurtik aurrera, Berri Txarrak-en 'Denbora da poligrafo bakarra' lan hirukoitzaren single berria, "Lemak, aingurak", entzun dezakezu badok.info atarian. Taldeak, "aurreiritzi guztiak alboratuta", Ricky Falknerrekin grabatutako diskoan azalduko da.... gehiago irakurri
Datorren astelehenean Berri Txarraken lan berriaren bigarren singlea estreinatuko du Badok.info euskal musikaren atariak. Taldeak gaur jakinarazi duenez, hiru diskotan banaturiko 20 kantak osatuko dute 'Denbora da poligrafo bakarra'.... gehiago irakurri
Bosgarren urtez jarraian, Erromako hainbat ikastetxetako haurrak euskarazko kantuak sortzen, instrumentuak jotzen eta abesten jarri ditu Euskanta proiektuak. Associazione Culturale Euskara elkarteak bultzatzen du egitasmoa, eta haren gidariarekin, Alex Mendizabalekin, hitz egin dugu.... gehiago irakurri
Lurra taldeak datozen asteetan kaleratuko du bere lan berria, 'Akatsa sisteman' (5Gora). Diskoari hasiera ematen dion kantua, "Fenneh", aurkezten dizuegu. Iñigo Muguruzaren azken urteetako proiektuetan ohikoa den malenkonia eta goxotasuna biltzen ditu Lurraren reggae-pop kantu honek.... gehiago irakurri
Zorionez, ez dira galdu. Nafarren lehen konpaktoa joan den abenduan kaleratu zen, eta berriro gertatu zait, duela hiru urte zortzi abestiko diskoa agertu zenean jazo zitzaidana. Azken asteotan gehien entzuten dudan diskoetariko bat 'Ez gara galdu' da. ... gehiago irakurri
Grabatzen ari diren edo laster grabatzen hasiko diren diskoak dira hirugarren multzo honetan bildu ditugun gehienak. Horien artean daude Anestesiaren itzulera, Berri Txarraken egitasmo berria eta Gatiburen bosgarren diskoa. Baita Shakespeareren sonetoak euskarara ekarriko dituen proiektu berezi bat ere.... gehiago irakurri