Musika

badok

2020.02.14

badok

20 urteko bizipenak kanta batean bildu ditu Gatibuk

Hogeigarren urtemugaren ospakizunetan murgilduta dago Gatibu taldea. Ospakizunen unerik gorena martxoaren 28an Bilboko Miribilla aretoan eskainiko duen kontzertu jendetsua izango da. Kontzertu horretarako 7.000 sarrera jarri dituzte salgai eta pista orokorrerako zein lehen harmailerako sarrera guztiak saldu dira jada. Kontzertuan hainbat gonbidatuk hartuko dute parte, baina ez dute izenik aurreratu gaur Bilbon eskaini duten prentsaurrekoan.

Taldeak 20 urte hauetako bizipenak laburbiltzen dituen abesti bat plazaratu du gaur, “Bixotzetik” izenburuduna. Carles Campion Campi ekoizlearekin grabatu dute —Zea Mays taldearen Atera diskoa ekoitzi duen berbera—, Garate estudioan, eta harekin bideoklip bat egin du Dani Llamasek. Abesti horrek «Gatiburen zigilua du %100ean”, azaldu du Haimar Arejita gitarristak, “alaia eta positiboa da, martxarako animatzen du”.

ETIKETAK:GatibuZea Mays