Musika

badok

2018.04.24

badok

2ziok kalean du disko berria, eta maiatzean hasiko du bira

Orain eta hemen lan berria gaur plazaratu du 2zio rap taldeak. Odei Barroso, Jo Olaskoaga eta Gorka Rodriguezen hirugarren lana da, eta dagoeneko entzun daiteke plataforma digitaletan, baita hemen ere. Aurretik Pausuz pausu (2013) eta Bideak (2015) laudatua argitaratuak ditu taldeak, beti ere autoekoizpenaren bidez. Diskoa argitaratzearekin batera, “Ni ta zu” abestiaren bideoklipa zabaldu du hirukoteak.

Diskoaren zuzeneko aurkezpenak maiatzean hasiko ditu taldeak. Hauek dira oraingoz iragarritako emanaldien datak eta lekuak:

  • Maiatzak 11: HONDARRIBIA (Psilocybe aretoa) + Acto Messie
  • Maiatzak 13 SENPERE (Herri Urrats)
  • Maiatzak 18: IRUÑEA (Zentral aretoa) + Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture
  • Maiatzak 19: MIARRITZE (Atabal aretoa) + Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture
  • Ekainak 1: ETXARRI ARANATZ
  • Ekainak 8: GASTEIZ (Txagorritxu auzoko jaiak)
  • Ekainak 29: ARBIZU (Jaiak)
ETIKETAK:2zioFermin MuguruzaGorka RodriguezJo OlaskoagaOdei BarrosoThe Suicide of Western Culture