Musika

badok

2019.09.05

badok

Anari eta Thalia Zedek: bira urrian

Anarik eta Thalia Zedek abeslari estatubatuarrak lau kontzertuko bira egingo dute urrian. Ez dira ohiko emanaldiak izango, alegia, egile bakoitzak ez du saio bana eskainiko, baizik eta Anariren taldearen laguntzaz bi sortzaileen kantuak eskainiko dituzten. Ondo afixean dituzue bira txiki honetako datak eta lekuak.

Anari Thalia Zedek

Thalia Zedek Live Skull, Uzi eta Come taldeetako abeslari eta konpositorea izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan, baina 2000. urteaz geroztik ibilbide oparoa egin du bakarlari gisa. Joan den otsailean Gernikako Trinkete Antitxokoan jo zuen bere taldearekin, eta haren aurretik Anari aritu zen. Egun hartan sortutako harremanaren ondorioz etorri da bi artistek elkarrekin egingo duten bira hau.

ETIKETAK:AnariKontzertuakThalia Zedek