Musika

badok

2015.04.16

badok

Anariren disko berriko kantua aurreratuko du BADOKek astelehenean

Maiatzean izango da kalean Anariren disko berria: Zure aurrekari penalak. Bidehuts zigiluak jakinarazi ditu dagoeneko noiz eta non izango diren diskoaren aurkezpen kontzertuak, lehenengoak behinik-behin. BADOKek apirilaren 20an, astelehenarekin, jarriko du entzungai disko horretako lehen kantua.

En el estudio Garate de Andoain, entrevista a la cantante Anari.

Honako hauek dira lehen kontzertuak:

Maiatzaren 21ean: Bilboko Kafe Antzokian (+Moby Dick).
Maiatzaren 23an: Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (+Moby Dick).
Maiatzaren 28an: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Maiatzaren 30ean: Azkoitiko Mataderoan.
Ekainaren 4ean: Iruñeko Kafe Antzokian.

Informazioa osoa Bidehutsen webgunean topa liteke, hemen sakatuta.