Musika

Azaletik (XVIII): ‘Chi’

Etorkizuna

‘Etorkizuna’ (Hemenik At!, 2001)

Herriko festetan entzuten genuen “bakalaoa” noizbait. Autotxokeetan entzundako lehenengo abesti elektronikoak, dantza egin Garnierreko iragarki batean jendeak egiten duen antzera. Lehengusu zaharrenak, Art-ek, ile pintxoa eta txinatar hizki bat lepoan tatuatuta zituen. Txitxarro lehertu baino urtebete lehenago joaten zen eta urtebete geroago Etorkizuna izenburuarekin Hemendik At! euskaldance taldeak egin zuen azken diskoaren azala, dena paradoxa bat.

Fluorra                   Gomina                Bekaineko piercing-a                Herensugea

Bakalaoa               Motors-ak           Rallyak                                          Ate baten etorkizuna.

Orainaren musika.

Garaian garaikoa.

Nerabezaroan erretzen genuen energia guztia airean gelditu ez zedin borrokatzen genuen. Baina ahalegin guztiak alferrikakoak ziren. Dantzatzen, etorkizunean bertan geundela uste genuelako, eta nola eraiki gerokoa, orainean ez bada…? Bizia dagoen espazio bakarra da dagoeneko. Orainaren espaziotik ezin duzu ihes egin, batek ezin du bere burua etorkizunean galdu orainaldiari lotuta dagoelako, pentsamenduaren ahaleginak horretaz ohartzeko oztopo izan arren.

Energia guztia aldakatan ipinia. Atearen alde batetik bestera pasatzeko behar duzuna. Sartu eta ateratzeak zentzua izan zezakeen, bada, kanporako norabidea hartuko bagenu. Baina zaila da jakitea barneratzen edo kanporatzen ari garen, sabairik ez duen ate bat zeharkatzean.

Orainaldian, espazioa daukazu, presentzia, denbora eta etorkizuna.

ETIKETAK:azaletikDiskoakGor DiskakHemendik At!