Musika

badok

2020.02.05

badok

Bideo bilduma hasi dute Mukuruk eta Kanaldudek

Hainbat musika talde eta bakarlari biltzen dituen Mukuru kolektiboak eta Kanaldude telebistak ekimen berri bat jarri dute elkarlanean: Mukuru Zuzenean Nonahi bideo bilduma. Hilean behin kolektiboko talde baten zuzeneko bideo bat zabalduko dute. Lehen alea dagoeneko jarri dute ikusgai, Txost! taldearen “Ito haiz” abestiaren zuzeneko bideoa. Zumarragako Versalles Shingara Doner Kebab-ean grabatu zuten 2019ko urrian.


Hurrengo bi bideoak Paxkal Irigoien eta Hatxe musikarienak izango dira, otsailean eta martxoan, hurrenez hurren.

ETIKETAK:HatxeKanaldudeMukuruPaxkal IrigoienTxost!