Musika

badok

2018.11.21

badok

‘Brunch in the Lodge’, Don Inorrezen bideoklip berria

Imanol Ubedak, Bide Ertzean taldeko abeslariak, bere bakarkako proiektua aurkeztu zuen udaberrian, Don Inorrez. Paco Loco ekoizlearen estudioan grabaturiko Mugiro bila diskoarekin eman dio hasiera Ubedak ibilbide berriari, eta dagoeneko hainbat lekutan aurkeztu du beste hiru musikarirekin laguntzarekin: Karlos Aranzegi (bateria), Fernando Neira (baxua) eta Ruben Caballero (gitarra) .

Lan horretatik ateratako bigarren bideoklipa estreinatu dugu gaur, “Brunch in the Lodge” abestiarena. Azken urteetan New Yorken bizi den Aitor Mendilibar zinema egileak filmatu du Brooklyn auzoan, eta kantuaren izpiritua jasotzen du bete-betean.

Bihar, osteguna, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du Don Inorrezek. Aurretik, Duluth talde gasteiztarra ariko da.

ETIKETAK:Aitor MendilibarBide ErtzeanDon InorrezDuluthFernando NeiraImanol UbedaKarlos AranzegiPaco LocoRuben Caballero