Musika

badok

2019.04.11

badok

Deus Ez taldearen single berria estreinatu dugu

Deus Ez taldeak maiatzaren 2ean argitaratuko du bere bigarren diskoa, Sherpak. Hamaika kantuk osatuko dute Eibarko hirukotearen lan berria eta bertatik ateratako singlea, “Urrun”, estreinatu dugu. Hemen entzun dezakezu.

Deus Ez berria

Eric Deza + Koldo Sagarzazu + Alex Etxeberria = Deus Ez. (Ainhoa Beristain-Beris Photography)

Eric Dezak (ahotsa eta gitarra), Alex Etxeberriak (baxua) eta Koldo Sagarzazuk (bateria) osatzen dute Deus Ez 2016. urteaz geroztik. Aurretik, hainbat taldetan aritu ziren hirurak: Hikara, The Blues Mondays, The Blues Willis Band… Deus Ez power-trio gisa rock alternatiboa jorratzeko sortu zuten, eta 2017an lehen disko homonimoa argitaratu zuten. Hura grabatu zuten estudio berean (Drum Groove Studio) lan egin dute oraingoan ere, Josu Erbiti soinu teknikariarekin. Hiru taldekideak batera joz grabatu dituzte 11 abestiak, eta laster entzun ahal izango ditugu.

Diskoaren lehen zuzeneko aurkezpena maiatzaren 10ean egingo dute Donostiako Kutxa Kultur aretoan.

ETIKETAK:Deus EzHikaraJosu ErbitiThe Blue MondaysThe Blues Willis Band