Musika

badok

2019.10.01

badok

Dilindan #3: Madeleine

Donostiako Madeleine taldea izan da Kanaldude telebistako Dilindan emankizuneko hirugarren gomita. Su hura azken diskoa aurkeztera etorri dira, eta taldearen hitzetan, “orain arte egin duten gauzarik landuena da, zazpi abestiak azken urte hauen biografia moduan sortu dituzte, iraganeko ukituak bidean aurkitutako energia berriekin jantziz”. Talde instrumental bezala hasi baziren ere, laukoteak ahotsak sartu ditu azken lan honetan, eta gu bederen xarmatuak egon ginen…

Baionako Le Magneto aretoan eskaini dizkigute bost kantu berri hauek: “Perkalenea”, “Inoiz lehortuko da”, “Hura”, “Inongo garen” eta “Nahi on bat”.

MADELEINE-REN HURRENGO KONTZERTUAK

  • urriak 3, Orioko Etxeluze gaztetxea (+ Shangai Qiutian + Giranice)
  • urriak 4, Bilboko La Ribera aretoa (+ Shangai Qiutian)
  • urriak 5, Ordiziako gaztetxea (+ Shangai Qiutian)
ETIKETAK:GiraniceKanaldudeLe MagnetoMadeleine