Musika

Ihintza Orbegozo

2020.10.11

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Abereek erantzungo balute’ (Raitx)

Raitx portada disko

Udaberriko uztaren parte izan dugu Raitxen estreinako diskoa, baina hilabete batzuk geroago bada ere, aipamena merezi duten horietakoa da. Bakarkako proiektuan baina lagunez inguratuta abenturatu zen Rakel Arenaza, eta, emaitza ikusita, argi esan daiteke ez dela alferrikako lana izan eurena, amankomuneko proiektua izatera iritsi baita, talde izaera sendoa agertuz. Elektronikaz, rockez eta folkez bustitako pop ilun eta intimista ekarri digute Abereek erantzungo balute lanean, berebiziko garrantzia duten hitzei musika jarriz sortua. Hipnotizatzen zaituzten kantak goxatzen eta sutzen zaituztenekin nahasten dira barreneraino iristen den sei abestiko disko honetan. Itxi begiak eta gozatu musikaz.

ETIKETAK:Balio DuteDisko KritikakDiskoakRaitx