Musika

Disko kritika: ‘Modus Operandi’ (Modus Operandi)

Captura de pantalla 2018-11-07 a las 09.11.34

Betagarri eta Skalariak talde desagertuen zerrendan sartuko da aurki Vendetta ere. Hiruen jarraitzaile izan direnek gustura hartuko dute Modus Operandi banda. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarriko abeslari ohia bueltan da, musikari eta lagunez inguratuta. Alboan ditu Andoni Garcia (Lauroba ohia), eta Vendettako Enrikko Rubiños eta Ruben Anton. Abeslari gasteiztarrak talde ohiaren formula berreskuratu du, baina iraganean lorturiko arrakasta hura berritzea kostako zaio. Kantaera, erritmo eta egitura berdintsuak dituzte abentura berriko kantuek. Ska-rock dantzagarria, tronpeten hotsa, lau hizkuntza eta hamaika aldarrikapen. “Zatoz gugaz” eta “Ezetz ez da” single biribilak dira. Aldiz, “Gure esku” biziagoa da Donostiako galdeketarako egindako kantua baino.

ETIKETAK:Baga BigaBetagarriIñaki Ortiz de VillalbaLaurobaModus OperandiSkalariakVendetta