Musika

Andoni Tolosa

2019.11.03

Andoni Tolosa

Disko kritika: ‘Mozorro gaua’ (Kau Kori Kura)

Mozorro gaua azala

Dagoeneko Bandcamp plataforman eskuragarri dago Kau Koi Kuraren lan luze berria: Mozorro gaua. Umorea ardatz duen beste kantu sorta askotarikoa. Goierritarrek badakite ohikoak dituzten ezaugarriei etekin ederra ateratzen, lelo itsaskorrak, ukitu gaiztoko umore naif eta garaikidea, eta, batez ere, gitarrek protagonismoa hartzen duten kantuen barruko pop pultsio sotil hori, batzuetan oso nabarmen agertzen dena. Esan daiteke Mozorro gaua diskoan bi motatako kantuak daudela; batetik, elektronika ganberroan oinarritutakoak, eta, bestetik, pop argitsukoak. Barre egiteko baino gehiagorako balio duten kantuak egin dituzte, berriro ere, Kau Kori Kurakoek.

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakKau Kori Kura