Musika

badok

2016.11.24

badok

Eguneratu Badok aplikazioa, jakinarazpenak jasotzeko

BADOK aplikazioan hobekuntza tekniko bat egin da push jakinarazpenak edo alertak jaso ahal izateko. Bai Android bertsioan bai iOS bertsioan, aplikazioa eguneratze hutsarekin alertak jasotzeko funtzionalitatea gehituko da. Eguneratu ondoren, aplikazioa irekitzean galdetu egingo dio erabiltzaileari ea jakinarazpenak jaso nahi dituen. Baimentzen badu hasiko da jasotzen alertak bidaltzen direnean. Edozein unetan, erabiltzaileak aktibatu eta desaktibatu ahal izango du zerbitzu hau Ezarpenak atalean.

Captura de pantalla 2016-11-24 a las 11.23.29

Zerbitzu berri honen helburu nagusia musikazaleari ohartaraztea noiz argitaratzen den kantu aurrerapen berri bat, edo bideoklip berri bat edo zerrenda berri bat. Era horretan, erabiltzaileak ez du aplikazioa ireki behar izango ea zerbait berri dagoen. Jakinarazpen baten bidez jakingo du zein den Badok-en argitaratu den azken kantu, bideo edo zerrenda, eta gustukoa badu zuzenean iritsiko da horretara entzun ahal izateko.

Captura de pantalla 2016-11-24 a las 11.22.37

Horrez gain, BADOK-ek elkarrizketa berezi bat edo albiste garrantzitsu bat argitaratzen duenean, push jakinarazpenak bidaliko dira ere, erabiltzaileak horren berri lehenbailehen izan dezan. Dena den, aplikazioaren alerta zerbitzua neurtua izango da, erabiltzailearentzat ez gertatzeko gogaikarri.

Azken asteotan, nobedade interesgarriak zabaldu ditu BADOK-ek: besteak beste, Anari, Gatibu, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza, Gari, Bide Ertzean, Zea Mays eta beste zenbait artistaren disko berrien kantu aurrerapenak. Aurrerantzean ere, zeregin horretan jarraituko du.

ETIKETAK:AnariBadokBide ErtzeanFermin MuguruzaGariGatibuRuper OrdorikaZea Mays