Musika

badok

2019.05.20

badok

Berri Txarrak-ek jasoko du Adarra saria

Berri Txarrak taldeak jasoko du Donostiako Udalak ematen duen Adarra saria. Ekainaren 21ean, Musikaren Egunean, egingo dute saria banatzeko ekitaldia. Eguerdian Donostiako alkateak udaletxean emango dio garaikurra hirukoteari, eta iluntzean, ohi bezala, sarituak kontzertua emango du Viktoria Eugenia antzokian. Berri Txarrak-en emanaldi honetarako 800 sarrerak hamar minutuan saldu dira. Hauxe izango da, oraingoz, Ikusi Arte Tour biraren barruan taldeak Donostian emango duen kontzertu bakarra.

BERRI_TXARRAK(1)

Berri Txarrak, 2019ko Adarra saria.

Adarra saria jasotzen duen lehen taldea izango da Berri Txarrak, orain arte saritutako guztiak bakarlariak izan baitira: Mikel Laboa (2014), Ruper Ordorika (2015), Benito Lertxundi (2016), Fermin Muguruza (2018) eta Anari (2019).

ETIKETAK:Adarra SariaAnariBenito LertxundiBerri TxarrakFermin MuguruzaMikel LaboaRuper Ordorika