Musika

badok

2019.04.12

badok

Eraso!-ren “Hodei beltzak” bideoklipa gurean ikusgai

Eraso! taldeak iaz argitaratutako Inoren lurretan diskoan jasotako “Hodei beltzak” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur. Txaber Miravallesek egin du eta taldearen entsegu lokalean zein Tolosako Bonberenea gaztetxean zuzenean jasotako irudiak biltzen ditu. Diskoan bezala, Zaloa Urain Kokein taldeko abeslariak kolaboratu du bideoklipean.

Bitartean, Zarauzko laukoteak jarraitzen du Inoren lurretan zuzenean aurkezten. Maiatzaren 3an Oñatin joko du, 10ean Anoetan, ekainaren 1ean Lekeition eta uztailaren 6an Resurrection Fest jaialdian, Galiziako Viveiro herrian.

Taldeko abeslari Serge-k berriz, bakarkako lehen diskoa kaleratu du orain dela gutxi, Enarak itzuli dira, eta emanaldiak eskaintzen hasi da Gari Berasaluze idazlearen eta Mikel Albisturren laguntzaz. Igande honetan Gasteizko Vinylora disko dendan aurkeztuko du, 17:00etan, Record Store Day eguneko ekitaldien barruan.

ETIKETAK:BonbereneaEraso!KokeinSergeTxaber MiravallesZaloa Urain