Musika

badok

2018.07.27

badok

‘Esker 1000′ dokumentala

Rockarekiko deskonexioa eman dela asko hedatu da azken urte hauetan. Ikus-entzunezko ikasketetan ari diren Arrasateko unibertsitateko ikasle talde batek, hori hala ote den frogatu nahi izan du rockaren belaunaldi guztietako ilustreen testigantzak hartuz, Esker 1000 deitu dokumental honetan.

Duda horretatik abiatuz, euskal rocka eta musika estiloaren bilakaeran arakatu dute, besteak beste; beti ere, testuinguru soziopolitikoa ardatzean jarriz. Hari beretik, Euskal Irratiek sustaturik, Esker 1000 proiektuan buru belarri ari dira 1.000 musikari biltzeko helburuarekin, 11 euskal rock kantu mitiko eskaintzeko kontzertu berezi batean.

Informazio gehiago: http://www.esker-1000.eus/eu/

ETIKETAK:DokumentalakEuskal IrratiakKanaldude