Esne Beltzak GoraGo! Tour bira hasiko du apirilean
Zenbait hilabetetako geldialdiaren ondoren, Esne Beltza eszenatokietara itzultzeko prestatzen ari da. Gaur jakinarazi duenez, GoraGo! Tour 2015 bira abiatuko dute apirilean, eta maiatzean Japoniara itzuliko dira —Fuji Rock jaialdian parte hartu zuen 2009. urtean—. Honako hauek dira birako lehen datak:
- apirilak 24: Ondarroako Beikozini aretoa
- apirilak 25, Hazparneko Gaztetxea (IkastolaRock jaialdia)
- apirilak 30: Viñarock jaialdia
- maiatzak 9: Hernaniko Oialume (+ Zea Mays)
- maiatzak 16: Porqueres (Girona)
Maiatzeko azken astea berriz, Japonian emango du taldeak, sei emanaldi eskainiko baititu herrialde hartan.
- maiatzak 21: Tokio-Shimokitazawa (Daisy Club)
- maiatzak 22: Kanazawa (Puddle Social)
- maiatzak 23: Aichi Toyota (Soul Beat Asia 2015)
- maiatzak 24: Yamanashi-Doushi Mura (Natural High 2015)
- maiatzak 25: Tokio-Shibuya: (emanaldi berezia izango da, 35 sarrera besterik ez baitira jarriko salgai eta Japoniako zaleentzat bakarrik)
- maiatzak 26: Tokio-Shibuya (Roots)
Abenduaren 27an eman zuen Esne Beltzak Gora! diskoa (2013) aurkezteko birako azken emanaldia, Hatortxu Rock jaialdian.