Musika

badok

2018.06.29

badok

Forbidden Colours zigiluaren 3. urtemuga ospatuko dute Donostian

Hiru urte egin ditu Aitor Etxebarria gernikarrak sortutako Forbidden Colours zigiluak, eta hiru hiritan ospatuko du. Bordelen eta Bilbon egindako jaien ondoren, Donostiaren txanda iritsi da. Bi ekitaldik osatuko dute ospakizuna, datorren larunbatean. Lehenengoan Aitor Etxebarriak berak kontzertu berezi bat emango du Tabakalerako Tobacco Days liburu dendan. Etxebarria Markak dokumentalerako sortutako musika aurkezten aritu da azken aldian, zazpi musikariz osatutako talde batekin. Tabakaleran baina, ezohiko kontzertua emango du, hainbat gonbidaturen laguntzaz. 19:00etan hasiko da kontzertua.

Aitor Etxebarria

Aitor Etxebarria musikari eta disko jartzailea.

Urtemugako festa Dabadada aretoan biribilduko dute, gauerditik aurrera. Hainbat disko jartzailek biniloak pintxatuko dituzte gau osoan, tartean El_Txef_A (Aitor Etxebarriaren goitizena), Katza, Baltza eta Kastil.

Udazkenerako proiektu oso berezi bat iragarri du Etxebarriak, oraingoan ere film bati lotua.

ETIKETAK:Aitor EtxebarriaBaltzaDabadabaElektronikaEl_Txef_AForbidden ColoursGernikaKastilKatzaTabakaleraTobacco Days