Musika

badok

2020.02.24

badok

Gernikako Lekuek jaialdirako bi bono zozkatzen ditugu

Gernikako Lekuek jaialdiak itxi du aurtengo ekitaldiaren egitaraua. Ohi denez, astebete iraungo du jaialdiak, martxoaren 7tik 14ra bitartean, eta estilo askotariko proposamen erakargarri ugari eskainiko ditu herriko hainbat kontzertu areto eta tabernatan. Aurten ere kontzertuetako asko doan izango dira eta gainontzekoetan sarrera ordaindu beharko da.

Beste behin, Euskal Herriko talde eta bakarlariek leku handia izango dute egitarauan, Sua, Lisabö, Orreaga 778, Gaizka Insunza, Elena Setien, Urgatz, Arima, Joseba B. Lenoir Gang, Mocker’s, Dupla, XSakara, The Brontës, Moonshakers, Laukatu, Larregi, Lomoken Hoboken eta Rafa Aceves Jazz Duo zuzenean entzuteko aukera izango baita.

Kanpotik etorriko dira, besteak, beste, Elle Belga, Ash Grunwald, Wormed, Los Hermanos Cubero, Pony Bravo, The Offenders, Gambardella, Stained Blood eta Irina Gonzalez.

lekuek 2020

Gernikako Lekuek jaialdiaren aurtengo egitaraua.

Jaialdiko bi bono zozkatuko ditugu galdera honi erantzun zuzena ematen diotenen artean:

  • Lekuek jaialdian parte hartuko duten euskal taldeen artean, zein da Aguraingoa?

Erantzunak harremanak@badok.eus helbidera bidali behar dituzue. Martxoaren 1a arteko epea duzue lehiaketan parte hartzeko. Hurrengo egunean zozketa egingo dugu eta sare sozialen bidez emango ditugu bi irabazleen izenak.

Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude. Hauxe da egitaraua:

  • martxoak 7: Gaizka Insunza + Los Hermanos Cubero. Lizeon, 21:00etan.
  • martxoak 7: Punky Reggae Party: The Offenders + Orreaga 778. Astran, 22:30ean. Sarrerak hemen
  • martxoak 8: Arima. Trinketen, 20:00etan. Sarrerak hemen
  • martxoak 12: Ash Grunwald. Iparragirre elkartean, 21:30ean. Sarrerak hemen
  • martxoak 13: John  Duer & The Blues Freaks + Lomoken Hoboken. Iparragirre elkartean, 20:30ean. Sarrerak hemen
  • martxoak 13: Wormed + Stained Blood + Fractality. Astran, 21:00etan. Sarrerak hemen
  • martxoak 13: Pony Bravo + Gambardella. Trinketen, 22:30ean. Sarrerak hemen
  • martxoak 14: Elena Setien, Lizeon, 20:00etan
  • martxoak 14: Moonshakers + Mocker’s. Iparragirre elkartean, 20:30ean. Sarrerak hemen
  • martxoak 14: Sua + Urgatz. Astran, 21:00etan. Sarrerak hemen
  • martxoak 14: Elle Belga + Lisabö. Trinketen, 22:30ean. Sarrerak hemen
Lekuek egitaraua 2020

Gernikako Lekuek jaialdiaren egitarau osoa.

Info gehiago: www.gernikakolekuek.com

ETIKETAK:Gernikako LekuekJaialdiak