Musika

badok

2017.04.04

badok

Jon Gurrutxaga & Keu Agirretxea, kanta berria eta bira

Norbere diskoetan eta zuzenekoetan bestearen laguntza jasotzeko ohitura badute ere, urteetako elkarlanean beste urrats bat eman dute Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak. Bi musikariek kanta bat sortu dute elkarrekin, eta datozen asteetan bira bat egingo dute bikote formatuan Euskal Herrian zehar. Emanaldiotan aurkeztuko duten abesti berriak “Izanak” du izenburu eta BADOK atarian estreinatzen dugu.

Apirilaren 20an hasiko dute bira Gurrutxagak eta Agirretxeak. Kontzertuotan musikari bakoitzak bakarka joko ditu hainbat abesti eta ondoren taula gainean batuko dira, batak bestearen zenbait kanta ahotsaz edota gitarraz janzteko.

gurru keu

Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak hainbat kontzertu emango dituzte elkarrekin.

Honako hauek dira Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxearen birako datak eta lekuak:

  • Apirilak 20: Ziburuko Atalaia taberna
  • Apirilak 21: Bilboko Biba! gunea
  • Apirilak 23: Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea
  • Apirilak 27: Bermeoko Talako Kantina
  • Maiatzak 4: Arrasateko Taupa taberna
  • Maiatzak 7: Durangoko Plateruena kafe antzokia
  • Maiatzak 14: Soraluzeko Herriko Taberna
  • Maiatzak 21: Urretxuko Santa Barbara aterpetxea
ETIKETAK:Jon GurrutxagaKeu Agirretxea