Musika

badok

2019.04.08

badok

Kobetamendirako 10.000 sarrera saldu ditu Berri Txarrak-ek

Berri Txarrak taldeak Bilboko Kobetamendin uztailaren 14an eskainiko duen kontzerturako 10.000 sarrera saldu dira zortzi ordutan. Hala ere, oraindik badago sarrera gehiago erosteko aukerarik tickets.berritxarrak.net web orrian, baina ostiral eguerditik aurrera 35 euro ordaindu behar izango dira sarrera bakoitzeko (bitartean 33 euro balio du sarrerak).

BERRI_TXARAK(1)

Berri Txarrak-ek iaz BECen bildutako jendetza txiki utz lezake Kobetamendin iragarritako kontzertuak. (Aritz Loiola / Foku)

Antolatzaileek gaur azaldu dutenez, sarrerarekin batera, Berri Txarrak-en “ezohiko kantaldiaz gain, euskal musikari eta orohar kulturari buruzko Zalenena guneko eskaintzaz gozatzeko aukera” izango da. Halaber, Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan autobusak antolatu dituzte Kobetamendiko kontzertura joateko: Altsasun, Arrasaten, Azpeitian, Baionan, Beasainen, Donostian, Durangon, Elizondon, Eibarren, Errenterian, Gasteizen, Gernikan, Hendaian, Irunen, Iruñean, Lekunberrin, Lizarran, Tafallan, Tolosan, Tuteran eta Zarautzen.

ETIKETAK:Berri Txarrak